Afari handiaren parabola

(Mt 22,1-10)

15 Hitz hauek entzutean, mahaikide batek esan zion Jesusi: «Zorionekoa Jainkoaren erreinuko otorduan parte hartuko duena!» 16 Jesusek erantzun zion: «Gizon bat afari handi bat ematekoa zen eta jende asko gonbidatu zuen. 17 Afarikoan, morroia bidali zuen gonbidatuei esatera: “Etorri, dena gertu dago eta”. 18 Baina bata bestearen ondoren denak aitzakiak jartzen hasi ziren. Lehenengoak esan zion: “Soroa erosi dut, eta ikustera joan behar dut; barkatu, arren”. 19 Beste batek, berriz: “Bost idi-pare erosi ditut, eta probatzera joan behar dut; barkatu, arren”. 20 Eta hurrengoak: “Ezkondu berria naiz eta ez naiteke joan”. 21 Honen guztiaren berri nagusiari ematera itzuli zen morroia. Etxeko nagusia biziki haserretu zen eta morroiari esan zion: “Hoa bizkor herriko plaza eta kaleetan barrena, eta ekarri hona behartsu, elbarri, itsu eta herrenak”. 22 «Geroago, morroiak esan zion: “Egin dut, jauna, zuk agindua, eta oraindik badago tokia”. 23 Orduan, nagusiak esan zion: “Hoa bidez bide eta bazterrik bazter eta sarrarazi jendea barrura, etxea bete dakidan. 24 Egia esan, gonbidatu haietako batek ere ez du nire afaria dastatuko”».