9 «Hauxe esaten dizuet, beraz: Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.10 Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.11 «Ba ote da zuen artean aitarik, semeak* 11,11 semeak: Zenbait eskuizkribuk hau ezartzen du hemen: ogia eskatu eta ogiaren ordez harria emango dionik.arraina eskatu eta arrainaren ordez sugea emango dionik?12 Edo arrautza eskatu eta eskorpioia emango dionik?13 Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez die zeruko zuen Aitak Espiritu Santua* 11,13 Espiritu Santua: Mateok gauza onak dioen tokian, Lukasek Espiritu Santua dakar (ik. 4,1 oh.).emango eskatzen diotenei?»