Heriotzaz oroitu behar
1 Hobe izen ona, lurrin gozoa baino.Hobe heriotza-eguna,
jaioteguna baino.
2 Hobe hiletak jotzen ari diren
etxera joan,
jai-otordua egiten
ari direnera baino;
etxe hartan ikusten baita zein den
gizon-emakume ororen azkena,
han du hausnartzen bizi denak
zer datorkion.
3 Hobe negarra, irria baino;
begitartea goibel egon arren,
bihotza ondu egiten baita.
4 Zuhurrak, hiletak jotzen ari diren
etxean du bihotza;
tentelak, berriz,
jaietan dagoen etxean.
5 Hobe zuhur baten zentzarazpena,
tentel baten goraipamena baino.
6 Izan ere, eltzepeko zotzaren
txinparta-hotsa bezalakoa
ergelaren irria, huskeria hutsa.
7 Bortxakeriak zuhurra ere
ergel du bihurtzen,
eta eskupekoak bihotza usteltzen.
8 Hobe arazoa bukatu, hasi baino;
hobe eroapena, harrokeria baino.
9 Ez zaitez bizkorregi haserretu,
ergelena baita haserretzea.
10 Ez galdegin zergatik
ote ziren hobeak
aldi joanak oraingoak baino.
Zuhurrak ez luke
horrelako galderarik egingo.
11 Hoberena, zuhurtasuna
ondasunekin batera izatea;
hori da onurakorrena
lur honetan bizi direnentzat.
12 Zuhurtziaren itzala
aberastasunaren itzala adinakoa da;
baina zuhurtzia hobea,
biziarazi egiten baitu bere jabea.
13 Begira Jainkoak eginari:
nork zuzen ote dezake
hark okertua?
14 Aldi onean goza ezazu,
eta txarrean pentsa;
bata zein bestea Jainkoak egin ditu,
gizonak bere etorkizunari
igarri ez diezaion* 7,14 gizonak bere… ez diezaion: Honela ere itzul daiteke: beraren aurkako arrangurarik gizonak izan ez dezan..
Gehiegikeriarik ez
15 Hamaikatxo ikusia naizneure bizitza itxuragabe honetan:
gizaki zuzena, zuzen izanik ere,
galdu egiten da;
makurra, berriz, makur izanik ere,
luzaro bizitzen.
16 Ez izan zuzenegi,
ezta behar baino jakintsuago ere,
ea hondatzen duzun zeure burua.
17 Ez izan makurregi,
ezta ergelegi ere,
ea garaia baino lehen
hiltzen zaren.
18 Hobe duzu honi heldu,
hura eskutik utzi gabe;
Jainkoari begirune dionak
ez baitu ezertan huts egiten.
19 Jakinduriak
indartsuago egiten du jakintsua,
hamar buruzagik hiria baino* 7,19 hamar buruzagik hiria baino: Hau esan nahi da: hamar buruzagik zaintzen duten hiria indartsua dela..
20 Hala ere,
ez da lurrean gizaki zuzenik
hutsik gabe on dagienik.
21 Ez egin jaramonik esamesa guztiei;
horrela,
ez diozu entzungo zeure morroiari
zutaz gaizki-esaka.
22 Ohar zaitez
zeu ere maiz ari izana zarela
besteez gaizki-esaka.
23 Arretaz aztertu nuen hau guztia,
neure artean esanez:
«Jakintsu izan behar dut».
Hori, ordea, ez zegoen nire esku.
24 Gertatu zena urruti dago
eta sakon-sakona da.
Nork aurki lezake?
Emakumeaz
25 Gogotik aztertu nuen dena,hausnartu eta jakitearren,
jakinduria eta arrazoia
aurkitzearren.
Ohartu naiz
gaizto izatea zorakeria dela,
bihurrikeria eta ergelkeria.
26 Entzun dut* 7,26 Entzun dut: H.h., Aurkitu dut: Zenbaiten ustetan, iritzi hau ez da Koheletena berarena, inguruan aditzen duena baizik.
heriotza baino garratzagoa dela
lakioa bezalakoa den emakumea:
horren bihotza xedera,
horren besoak lotura.
Jainkoaren begiko denak
ihes egingo dio;
bekataria, aldiz,
harrapatu egingo du
halako emakumeak.
27 Hona hemen
zertaz ohartu naizen ni, Kohelet,
argibide bila,
denak banan-banan
aztertu ditudanean:
28 bila nabilen hori
ez dudala aurkitu, alegia.
Gizon bakarra aurkitu dut
milaren artean;
baina emakume bakar bat ere ez,
denen artean.
29 Azken batean, honetaz ohartu naiz:
Jainkoak zuzena egin duela gizakia;
gizakiak, ordea, bere burua
mila arazoz nahasi duela.