← Précédent
Jeremias 52
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
4 Sedekiasen erregealdiko bederatzigarren urtean, hamargarren hilaren hamarrean* 52,4 bederatzigarren… hamarrean: K.a. 589ko abenduaren bukaera., Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemen kontra etorri zen gudaroste osoarekin eta setiatu egin zuen, inguru guztian harresia eraikiz. 5 Sedekias erregearen hamaikagarren urtea arte egon zen setiatua Jerusalem. 6 Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izugarria zen. Laugarren hilaren bederatzian* 52,6 Laugarren hilaren bederatzian: K.a. 587ko ekainaren azken aldea., 7 zuloa ireki zuten barrukoek harresian, eta hiriko gudari guztiek* 52,7 hiriko gudari guztiek: 39,4 tx.aren arabera, erregea ere gudariekin batera atera zen.ihes egin zuten; atera ziren gauez erregearen lorategi ondoan zegoen bi harresien arteko atetik –babiloniarrek setiaturik zeuden arren– eta Araba aldera alde egin zuten. 8 Babiloniar gudarosteak, ordea, Sedekias erregearen ondoren joan eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen, beronekin ziren gudariak sakabanatu zirelarik. 9 Erregea atzeman ondoren, Hamat eskualdeko Riblara* 52,9 Ribla: Ik. 39,5 oh.eraman zuten, Babiloniako erregearen aurrera. Honek epaia eman zion. 10 Sedekiasen semeei lepoa moztu zieten aitaren aurrean, Riblan bertan, baita Judako buruzagiei ere. 11 Sedekias, begiak leherrarazi ondoren, katez loturik, Babiloniara eraman zuen Nabukodonosorrek eta presondegian eduki hil arte.