1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
1 Hau dio Jaunak:«Jerusalem zuen ama
zapuztu egin omen nuen:
ea, non da dibortzio-agiria?
Saldu egin omen zintuztedan:
ea, non da nire hartzekoduna?
Saldu bazintuztedan,
zeuen erruengatik
zintuztedan saldu,
zuen errebeldiengatik
nuen ama zapuztu.
2 Zergatik ez zegoen inor,
etorri naizenean?
Zergatik ez du inork erantzun,
deitu dudanean?
Nire eskua laburregia ote
zuek askatzeko?
Nik ez ote aski indar
zuek libratzeko?
Mehatxu-hitz bat aski dut,
itsasoa lehortu
eta ibaiak basamortu bihurtzeko:
urik gabe arrainak egarriz hil
eta usteldu egiten dira.
3 Zerua beltzez janzten dut
eta dolu-jantziz estaltzen».
Jaunaren zerbitzaria: sufrimendua eta uste ona
(Hirugarren kantika)
4 Jainko Jaunakhitz egiteko trebatu nau* 50,4 hitz egiteko trebatu nau: H.h., ikasleen mihia eman dit.,
bihotz-eroriak adore-hitzez
bizkor ditzadan.
Goizero dit belarria ernearazten,
ikasle onak bezala
entzun diezaiodan.
5 Jainko Jaunak belarria zabaldu dit,
eta nik ez diot aurka egin,
ez atzera jo.
6 Bizkarra eskaini nien
zigorkatzen nindutenei,
eta masailak,
bizarretik tiraka ari zitzaizkidanei.
Ez nien aurpegia saihestu
iraintzen
eta listua botatzen zidatenei.
7 Baina Jauna dut laguntzaile:
horregatik ez didate
irainek etsiarazten;
horregatik gogortu dut aurpegia
harkaitza bezala,
bai baitakit ez didala
usteak huts egingo.
8 Ondoan dut defendatzailea:
nork du zerbait nire kontra?
Goazen elkarrekin auzitara!
Nork salatuko nau?
Datorrela!
9 Jainko Jauna dut laguntzaile:
nork kondenatuko nau?
Sitsak jandako arropak bezala
galduko dira nire etsai guztiak.
10 Zuek, Jaunari begirune diozuen
eta haren zerbitzariaren ahotsa
entzuten duzuenok,
ilunpetan eta argi-izpirik gabe
bizi baldin bazarete ere,
jarri konfiantza Jaunarengan,
hartu Jainkoa euskarri.
11 Baina zuek, sua egin
eta suzko azkonak
pizten dituzuenok,
eror zaiteztela zeuen sugarretan,
erori zeuek pizturiko
azkonen pean!
Horixe da Jaunak
emango dizuen zigorra:
oinazetan hilko zarete.