← Précédent
Esaera Zaharrak 31
LEMUELEN ESANAK (31,1-31)
1 Lemuel erregearen esanak, bere amak irakatsitakoak* 31,1 Lemuel… irakatsitakoak: H.h., Lemuel… irakatsitako mezua; honela ere itzul daiteke: Lemuel Masako erregearen hitzak, mezua hitza –massa hebreeraz–, izen propiotzat harturik..2 Oi ene seme! Oi ene erraietako seme!
Oi zu, ene erreguetako seme!
3 Ez eman zeure indarra emakumeei,
ezta zeure bizia erregeak ere galtzen dituztenei.
4 Lemuel, erregeei ez dagokie ardorik,
ezta printzeei ere pattarrik;
5 zeren eta, edanez gero, legea ahaztuko bailukete
eta dohakabeen eskubideak hautsiko.
6 Hobe pattarra lur jota dagoenari ematea
eta ardoa samindutakoari,
7 edan eta ahantz dezan bere miseria,
ez dadin bere nahigabeaz oroit.
8 Ireki ahoa hitz gabearen alde,
zorigaiztokoen eskubidea babesteko.
9 Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko,
dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko.
Etxekoandre jatorra
10 Nork aurkituko etxekoandre jatorra* 31,10 etxekoandre jatorra: H.h., emakume indartsua/adoretsua. Liburu-bukaerako poema (31,10-31) alfabetikoa da, hau da, tx. bakoitzeko lehenengo hitza alfabetoaren letra batez hasten da, alfabetoaren ordenari jarraituz.?Koralek baino askoz gehiago balio du.
11 Konfiantza osoa du senarrak harengan,
ez da sekula beharrean aurkituko.
12 Zoriona ekartzen dio, eta ez zoritxarra,
bizitzako egun guztietan.
13 Artilea eta lihoa eskuratzen ditu,
gogotsu lan egiten haren eskuek.
14 Merkataritza-ontziak bezalaxe,
urrutitik ekartzen ditu hornigaiak.
15 Egunsentia baino lehen jaikitzen da,
etxekoen jatorduak prestatu
eta zerbitzariei aginduak emateko.
16 Lursaila ikuskatu eta erosi egiten du,
bere lanaren emaitzaz mahastia landatzen.
17 Kementsu prestatzen da lanerako,
ez zaizkio inoiz besoak nekatzen.
18 Bere tratuen onuraz arduratzen da,
gauez ere ez du kriseilua itzaltzen.
19 Eskuaz goruari heltzen dio
eta atzamarrez ardatzari eragiten.
20 Dohakabeari eskua zabaltzen dio
eta behartsuari laguntza ematen.
21 Elurtean, ez da etxekoengatik beldur,
guztiak baitaude ongi jantziak.
22 Ohe-estalkiak egiten ditu,
liho eta purpurazko jantzi ederrak.
23 Ongi ikusia da senarra batzarrean,
herriko arduradunen artean esertzen denean.
24 Jantziak eta gerrikoak egin
eta merkatariei saltzen dizkie.
25 Indarrez eta duintasunez horniturik,
irribarretsu dago etorkizunaren aurrean.
26 Zuhurtziaz hitz egiten du
eta onginahiz beteriko irakaspena ematen.
27 Etxeko burubideaz arduratzen da,
ez du bere ogia merezi gabe jaten.
28 Zorionak ematen dizkiote seme-alabek,
senarrak honela goraipatzen du:
29 «Asko dira emakume jatorrak,
baina zuk ez duzu parekorik!»
30 Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna;
goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen* 31,30 Jauna errespetatu: Ik. 1,7 oh.duen emakumea.
31 Kanta iezaiozue bere lanarengatik,
goretsi herri osoaren aurrean berak eginarengatik.