David eta Betsabe (11,1–12,25)

David eta Betsabe

1 Hurrengo urtean, erregeek* 11,1 erregeek: H.h., mezulariek; hebreeraz bi hitzak, melek (errege) eta malak (mezulari) berdintsuak dira.guduari ekin ohi dioten garaian, Davidek Joab bidali zuen bere ofizialekin eta Israelgo gudari guztiekin. Amondarrak hondatu zituzten eta Raba hiria inguratu. Bitartean, David Jerusalemen gelditu zen.