2 Hogei urte zituen Akazek orduan, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen. Ez zuen egin Jaunari, bere Jainkoari, atsegin zaiona, bere arbaso Davidek ez bezala. 3 Israelgo erregeen jokabidea hartu zuen; bere semeetako bat oparitzat erre* 16,3 semeetako bat oparitzat erre: Halako giza opariak debekatuak daude legean (ik. Lb 18,21 eta Dt 12,31).ere egin zuen, Jaunak israeldarren aurretik egotziak zituen jentil haien ohitura higuingarriei jarraituz. 4 Muinoetako kultu-lekuetan eta edozein zuhaitz handiren azpian, opariak eskaini eta intsentsua erre ohi zuen.