Erreinua erdibitua

(2 Kro 10,16–11,14)

16 Israel herriak, erregeak kasurik ere ez ziola egiten oharturik, ihardetsi zion:
«Ez dugu deus ere nahi Davidekin!
Ez dugu parterik nahi
Jeseren semearekin!
Zeuen etxoletara, israeldarrok!
Zaindu zeuk zeure etxea, David!» Horrela, bada, israeldarrak beren etxoletara joan ziren* 12,16 israeldarrak beren etxoletara joan ziren: Jerusalemgo errege Roboamengandik bereizi eta beste erreinu bat egin zutela adierazi nahi du esaera horrek, Israel erreinua, iparraldekoa alegia..
17 Halere, Roboamek jarraitu zuen Judako hirietan bizi ziren israeldarren errege izaten. 18 Lanera behartuen arduradun zen Adoram* 12,18 Adoram: Segur aski pertsonaia hau 4,6 tx.eko Adoniram izenekoa bera da.bidali zuen Roboamek; baina israeldar guztiek harrika eman zioten eta hil egin zuten. Orduan, igo zen bizkor Roboam erregea bere guda-gurdira eta Jerusalemera joan zen ihesi. 19 Honela banandu zen Israel Daviden errege-etxetik gaurdaino. 20 Israeldarrek, Jeroboam itzulia zela jakin zutenean, biltzarrera deitu eta Israel osoaren errege izendatu zuten. Daviden errege-etxeari Juda leinuak beste inork ez zion jarraitu* 12,20 Tx. honek dioena ez dator bat 3. eta 12. tx.etan Jeroboami buruz esandakoarekin, non eta beste biltzarren bat aipatzen ez duen behintzat.. 21 Roboamek, Jerusalemera heltzean, Juda eta Benjaminen leinuetako jende guztia bildu zuen: aukerako ehun eta laurogei mila gizon ziren gudurako gai. Israeldarren aurka borrokatzeko asmoa zuen Salomonen seme Roboamek, erreinua berreskuratzeko. 22 Baina Jainkoak honela hitz egin zion Jainkoaren gizon zen Xemaiasi: 23 «Esaiozu Salomonen seme eta Judako errege Roboami, baita Juda eta Benjaminen leinuetakoei eta gainerako jendeari ere: 24 “Hau dio Jaunak: Ez joan zeuen senide dituzuen israeldarren kontra borrokatzera. Itzul bedi nor bere etxera, nire erabakiz gertatu baita gertatu dena”». Aditu zuten Jaunaren hitza eta itzuli egin ziren, Jaunak esan bezala. 25 Jeroboamek gotortu egin zuen Sikem hiria Efraimgo mendialdean eta bertan gelditu zen. Gero, handik irten eta Penuel* 12,25 Sikem: Dirudienez, Sikem zen Israelgo edo Ipar Erresumako lehen hiriburua, baina ez luzaroan. Gerora, Tirtza eta Samaria izango ziren. // Penuel: Jordan ibaiaz ekialdera zegoen hiria; Jakobek aingeruarekin izan zuen borrokaldia oroitarazten du (ik. Has 32,31 eta oh.).gotortu zuen.