ISRAEL ETA ATZERRIKO NAZIOAK (9,1–14,21)
Jaunak atzerriak zigortu eta salbatuko
1 Jaunaren hitzaHadrak lurraldera dator,
eta Damaskon gelditzen da;
Jaunarena baita Siriako hiriburua* 9,1 Hadrak: Siria iparraldeko hiria. // Siriako hiriburua: Hebreerazkoak Adamen (gizakiaren) begia dakar; baina, Adam-en ordez Aram (Siria) irakurtzen dugu. Begia, berriz, hiriburua, Damasko, adierazteko metafora da.,
Israelgo leinuak bezala;
2 baita Damasko aldameneko Hamat
eta hain trebe diren
Tiro eta Sidon ere.
3 Tirok gotorlekua jaso du,
hautsa adina zilar pilatu du,
kaleetako lokatza adina urre;
4 baina Jaunak biluztu egingo du,
itsasora jaurtiko ditu
haren ondasunak
eta hiria bera suak irentsiko.
5 Hori ikustean,
Axkelon dardaraz jarriko da,
Gaza min gorritan;
baita Ekron ere,
bere itxaropenak
huts egin baitio.
Gazak erregea galduko du,
Axkelonek* 9,5 Axkelon, Gaza, Ekron eta Axdod (9,6): Filistear hiri nagusiak dira. Huts egin dion itxaropena Tiro da, berau baitzen kostaldeko hirien ekonomia bultzatzen zuena.bizilagun oro;
6 Axdod jende arrotzez beteko da.
Honela dio Jaunak:
«Horrela ezereztuko dut
filistearren harrokeria;
7 kendu egingo diet ahotik
odola darion okela,
haginetatik idoloei eskainitako jakiak;
hala ere,
geldituko dira batzuk bizirik
eta neure-neureak izango ditut,
Judako leinuak bezala;
Ekrongoak jebustarrak bezala* 9,7 jebustarrak bezala: Davidek hartu aurretik Jerusalemen bizi zen jendea; Davidek ez zituen hil eta israeldarren artean bizi izan ziren bakean (ik. Jos 15,63; 2 Sm 5,6-9).
izango dira.
8 Neure lurraldearen jagole izango naiz
inguruan dabiltzan
gudari-taldeen aurka;
zapaltzailea ez da gehiago
lurralde honetan sartuko,
orain neure begiz zaintzen dut eta».
Errege apal eta bakegilea
9 Poztu biziro, Sion hiri eder!Egin irrintzi, Jerusalem hiriburu!
Hara, badatorkizu zeure erregea:
zuzen eta garaile dator,
apal eta asto baten gainean,
astakume baten gainean.
10 Berak hondatuko ditu
Efraimgo guda-gurdiak
eta Jerusalemgo zaldiak;
hautsiko ditu guda-uztaiak,
eta bakea iragarriko die nazioei;
itsasotik itsasora aginduko du,
Eufrates ibaitik
lurraren bazterreraino* 9,10 Berak hondatuko: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak nik hondatuko dio. // itsasotik… bazterreraino: Esamolde honek Salomonen garaiko Israel erresumaren mugak adierazten ditu, hots, Israel erresuma inoiz baino handiago izan zen garaikoak..
Jaunak gatibuak askatu
11 Honela dio Jaunak:«Zurekin
odolez baietsi nuen itunarengatik,
askatuko ditut zure gatibuak
espetxetik,
erbestetik, ur gabeko putzu horretatik.
12 Itzuli gotorlekura,
itxaropena gorde duzuen gatibuok!
Hala nik gaur agindu:
Ordain ugaria itzuliko dizuet.
13 Juda gezi-uztaia bezala tenkatuko dut
eta Efraim izanen da gezi;
Sion gudari-ezpata bihurtuko dut,
eta haren semeak greziarren aurka
jaikiaraziko ditut».
14 Jauna agertuko zaie
geziak tximistak bezala jaurtiz;
Jainko Jaunak turuta jo
eta hego-haize beltzen artean
aurrera egingo du.
15 Jaun ahalguztidunak babestuko ditu:
habaila-harriz
hondatuko dituzte etsaiak,
ardoa bezala isuriko dute
etsaien odola, isipu-ontzi beteetatik
aldare-ertzetan behera jaisten den
opari-odola bezala* 9,15 Tx. osoaren jatorrizko testua iluna eta ulergaitza da eta itzulpena segurua ez..
16 Egun hartan Jaunak, beren Jainkoak,
salbatuko du bere herria,
artzainak artaldea bezala;
distira egingo dute herritarrek
beren lurraldean,
diadema bateko harribitxiek bezala.
17 Hura bai zoriona!
Hura bai edertasuna!
Gariak eta ardoak
biziberrituko dituzte
neska-mutil gazteak.