120. (119.) SALMOA

Borrokazaleek erasotuaren dei larria

1 Erromes-kanta* 120,1 Erromes-kanta: H.h., Igoera-kanta. 120–134 Salmoek izenburu hori daramate. Erromesek, batez ere hiru jai nagusietarako (ik. Ir 23,14-17) Jerusalemera igotzean kantatzen zituztenak dira. Horregatik, erromes-kanta deitu diegu..
Larrialdian Jaunari egin nion dei eta hark erantzun.
2 Jauna, libra nazazu ezpain gezurtietatik,
mihi maltzurretik!
3 Zein gogor zigortuko zaituen Jaunak, mihi maltzur hori,
4 gudari-gezi zorrotzen, ipuru-ikatz gorien antzeko zaren hori!* 120,4 Tx. hau honela itzuli ohi da: ipuru-ikatz goriz zorrozturiko gudari-geziz (zigortuko zaitu).
5 Ai ene! Hobe nuen atzerrian urruti bizi izan banintz,
Mexeken edo Kedarko* 120,5 Mexek: Kaukasoko herrialdea da; Kedar, berriz, Arabiako tribu nomada; urrutiko lurraldeak adierazten dituzte, bata hegoaldean eta bestea iparraldean.oihal-etxoletan!
6 Luzaroegi bizi izan naiz hemen bakea gorroto dutenekin!
7 Nik bakea besterik ez ahoan; haiek, berriz, beti borrokan.