Salmoak 1 Suivant →

1. SALMOA

Bi bideak

1 Zorionekoa* 1,1 Zorionekoa: Lehen bi salmoak zoriontasun batez hasten eta bukatzen dira, eta Salmo-liburu osoaren sarreratzat har daitezke.gaiztoen egitasmoei jarraitzen ez
diena,
2 baizik eta Jaunaren hitza atsegin duena
eta hitz hori gau eta egun gogoan darabilena* 1,2 gogoan darabilena: Meditazio hau testua ahots isilean irakurriz egin ohi zen.!
3 Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da:
bere sasoian fruitua dakar, eta ez zaio hostorik ihartzen;
egiten duen guztia ongi zaio ateratzen.
4 Ez da hori, ez, gaiztoen zoria:
haizeak daraman orbelaren antzeko dira.
5 Auzi-egunean gaiztoek ez dute zutik iraungo;
zintzoen batzarrean ez da bekataririk izango.
6 Jaunak zaintzen du zintzoen bidea;
gaiztoena, berriz, hutsean galtzen da.