Jesus basamortuan tentatua
1 Orduan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan. 2 Berrogei gau eta berrogei egunez egon zen han, barau eginez, eta azkenik gosetu egin zen. 3 Hurbildu zitzaion, orduan, tentatzailea eta esan zion: –Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko. 4 Jesusek erantzun zion: –Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da. 5 Ondoren, deabruak hiri santura, Jerusalemera, eraman zuen eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, 6 esan zion: –Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun. 7 Baina Jesusek erantzun: –Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa. 8 Berriro, deabruak hartu eta mendi garai batera eraman zuen; munduko erreinu guztiak beren handi-ederrean erakutsi 9 eta esan zion: –Hori guztia emango dizut, ahuspezturik gurtzen banauzu. 10 Jesusek, orduan: –Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu. 11 Orduan, deabruak utzi egin zuen, eta aingeruak etorri zitzaizkion zerbitzatzera.Jesus Galileara
12 Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakitean, Galileara joan zen Jesus. 13 Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen, aintzira-bazterrean* 4,13 Nazaret: H.h., Nazara. Nazaret izenaren era bitxia. // Zabulon eta Neftali: Garai batean izen bereko leinuek okupaturiko lurraldeak, Ipar Palestinan (Galilean). // aintzira-bazterrean: H.h., itsasbazterrean: Genesaret edo Galileako aintzirari itsaso deitzen diote Mateok eta Markosek.dagoen Kafarnaum herrian. 14 Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana* 4,14 esana: Dezente aldatua eta bere helburura egokitua dakar Mateok Is 8,23-9,1 pasarteko testua.bete zen:15 Zabulonen lurraldea
eta Neftaliren lurraldea,
itsas ondoko bidea,
Jordanez haranzko lurraldea,
jentilen Galilea!
16 Ilunpetan zegoen herriak
argi handia ikusi du.
Itzalpean bizi zirenei
argiak egin die distira.
JESUSEN EGITEKOA: ERREGETZA HOTS EGINA ETA AGERTUA (4,17–16,20)
Jesus berri ona hots egiten hasi
(Mk 1,15)
17 Une hartatik hasi zen Jesus honela hots egiten: «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza* 4,17 Jainkoaren erregetza: Ik. 3,2 eta oh.».