Afarian: Judasen saldukeriaren iragarpena

(Mk 14,17-21; Lk 22,4.21-23; Jn 13,21-30)

20 Ilunabarrean, mahaian zegoen Jesus hamabi ikasleekin. 21 Afaltzen ari zirela, Jesusek esan zuen: –Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau. 22 Haiek, oso goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion banaka: –Nik ote, Jauna? 23 Hark erantzun zuen: –Nirekin plater beretik jaten ari den batek salduko nau. 24 Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz! 25 Judasek, salduko zuenak, galdetu zion: –Ni ote naiz hori, Maisu? Jesusek erantzun zion: –Zeuk esan duzu.