12 «Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez ote da, beste laurogeita hemeretziak mendian utzirik, galduaren bila joango?13 Eta aurkitzen badu –benetan esaten dizuet–, poz handiagoa hartzen du harekin, galdu ez diren beste laurogeita hemeretziekin baino.14 Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako inor galtzerik.