1 Hurbildu ziren ikasleak Jesusengana eta galdetu zioten: –Nor da Jainkoaren erreinuan handiena?2 Jesusek, haur bati dei egin eta haien aurrera ekarririk,3 esan zien: –Benetan diotsuet: Berriro haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan.4 Beraz, haur hau bezain txiki bihurtzen dena, hori da Jainkoaren erreinuan handiena.5 Eta honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau.