Juduen usadioak eta Jainkoaren nahia
1 Jerusalemdik etorritako zenbait fariseu eta lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi eta galdetu zioten: 2 –Zergatik hausten dute zure ikasleek zaharren ohitura? Ez dute otordu aurretik eskuen garbikuntza* 15,2 zaharren ohitura: Ik. Mk 7,5 oh. // garbikuntza: Ik. Mk 7,2 oh.egiten. 3 Jesusek erantzun zien: –Eta zuek zergatik hausten duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioengatik? 4 Esate baterako, Jainkoak esan zizuen: Ohoratu aita-amak,eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. 5 Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio: «Zuri eman behar nizukeena Jainkoari eskainia diot», 6 halakoak ez duela aitarekiko agindu hori bete beharrik; horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen usadioengatik. 7 Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen Isaias profetak zuetaz:8 Herri honek
ezpainez ohoratzen nau,
baina niregandik urrun du bihotza;
9 alferrik naute gurtzen;
hauen irakaspena giza agindu hutsa.