35 Egun berean, ilunabarrez, Jesusek bere ikasleei esan zien: «Goazen aintziraz beste aldera».36 Jende-taldea utzirik, zegoen txalupan bertan eraman zuten Jesus, beste zenbait ontzi ere harekin batera bazen arren.37 Hortan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta uhinek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino.38 Jesus, berriz, txopan lo, buruko baten gainean. Esnarazi eta esan zioten: –Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?39 Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta aintzirari esan: –Hago isilik! Geldi! Gelditu zen haizea eta barealdi handia egin zen.40 Jesusek esan zien: –Zergatik beldur hori? Nolatan duzue oraindik hain sinesmen gutxi?41 Beldur-ikaraz gelditu ziren, elkarri esanez: «Nor ote dugu hau, esana egiten baitiote haizeak eta aintzirak ere?»