Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,69-75; Lk 22,55-62; Jn 18,15-18.25-27)
Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,69-75; Lk 22,55-62; Jn 18,15-18.25-27)
66 Pedro beheko patioan zegoela, apaiz nagusiaren neskame bat etorri zen. 67 Pedro berotzen ikusirik, begira jarri eta esan zion: –Hi ere Nazareteko Jesusekin bizi hintzen. 68 Baina hark ukatu, esanez: –Ez zekinat zer dionan ere, ez dinat ulertzen. Atarira irten zen, eta oilarrak jo zuen* 14,68 eta oilarrak jo zuen: Hitz hauek zenbait eskuizkribu baliotsutan falta dira..