1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Afarian: Judasen saldukeriaren iragarpena

(Mt 26,20-25; Lk 22,14.21-23; Jn 13,21-30)

17 Ilunabarrean, joan zen Jesus Hamabiekin 18 eta, mahaian afaltzen ari zirelarik, Jesusek esan zuen: –Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, nirekin jaten ari den batek. 19 Haiek, goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion bata bestearen ondoren: –Nik ote? 20 Jesusek erantzun: –Hamabiotako batek, nirekin plater beretik jaten ari denak. 21 Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!