1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Ez dakizue hau guztia noiz izango den. Egon erne!

(Mt 24,32-36; 25,13-15; Lk 12,36-38; 21,29-33)

28 «Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. 29 Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea* 13,29 Gizonaren Semea: Ez dakar jatorrizkoak; argitasunagatik sartu da.ate ondoan duzuela. 30 Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. 31 Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.