1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusek itsua sendatu Jerikon

(Mt 20,29-34; Lk 18,35-43)

46 Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita. 47 Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen: –Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit! 48 Askok gogor egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu: –Daviden Semea, erruki zakizkit! 49 Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez: –Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik. 50 Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. 51 Jesusek galdegin zion: –Zer nahi duzu niregandik? Itsuak erantzun: –Berriro ikustea, Jauna* 10,51 Jauna: Jatorrizkoan, Rabbuni. Arameerazko hitz hau begirunezko deitura da; Mateok eta Lukasek Jauna dakarte toki berean.. 52 Jesusek esan zion: –Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu. Une berean ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.