40 Legendun bat etorri zitzaion erreguka, eta belauniko esan zion: –Nahi baduzu, garbi nazakezu.41 Errukiturik, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: –Nahi dut, izan zaitez garbi.42 Berehala alde egin zion legenak, eta garbi gelditu zen.43 Jesusek bidali egin zuen, zorrotz aginduz:44 –Kontuz gero! Ez esan inori ezer. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten* 1,44 ezaugarri izan dezaten: Apaizari zegokion legena sendatua zegoela egiaztatzea, baita berriro gizartean bizitzeko baimena gaixoari ematea ere (ik. Lb 14,1-8)..45 Hura, ordea, irten orduko, gertatu berria goraki hots egiten eta zabaltzen hasi zen. Eta harrezkero, ezin zen Jesus inongo herritan agerian sartu, eta kanpoan gelditzen zen, bazterretan. Hala ere, edonondik zetorkion jendea.