27 Ondoren, atera zen Jesus handik eta Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zerga* 5,27 zergalari: Ik. Mk 2,15 oh. // zerga: Ik. Mk 2,14 oh.biltzeko mahaian eseria, eta esan zion: –Jarraitu niri.28 Lebik, dena utzirik, zutitu eta jarraitu egin zion.29 Lebik bazkari ederra eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera jende asko zegoen mahaian, zergalari eta beste.30 Fariseu eta beraien lege-maisuak marmarrean ari zitzaizkien ikasleei, esanez: –Nolatan jaten eta edaten duzue zergalari eta bekatariekin* 5,30 zergalari eta bekatari: Ik. Mt 9,10 oh.?31 Jesusek erantzun zien: –Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baizik;32 ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihozberri daitezen.