«Egon erne»
(Mt 24,32-35; Mk 13,28-31)
29 Jesusek irudi bat jarri zien: «Begira pikondoari edo beste edozein zuhaitzi: 30 kimuberritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue uda hurbil dela. 31 Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza. 32 Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. 33 Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.