1 Garai hartan, mundu guztiaren errolda egiteko agindu zuen Augusto enperadoreak* 2,1 Augusto: Erromako enperadore izan zen K.a. 29tik K.o. 14ra..2 Lehen erroldatze hau Siriako* 2,2 Siria: Erromatar probintzia; honen barnean zegoen Palestina ere Jesusen garaian.gobernari Kirino zela egin zen.3 Beraz, erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira.4 Jose ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen, Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Daviden herrira igo zen5 bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun zegoen.6 Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta7 lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.