23 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:24 «Esan israeldarrei: Zazpigarren hilaren lehena* 23,24 Zazpigarren hilaren lehena: Antzina zazpigarren hilaren lehena Urte Berri eguna zen, urtea udazkenean hasten baitzen. Geroagoko judaismoak berriro ezarri du egutegi hori.atseden-eguna izango duzue. Oroitzapen Eguna ospatuko duzue, poz-irrintziz eta batzar sakratua eginez.25 Ez da ohiko lan arruntik egingo, eta oparia erreko duzue Jaunaren ohorez».