19 Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».20 Gero, eskuak eta saihetsa* 20,20 eskuak eta saihetsa: Hau da, gurutziltzatzearen eta lantzaren zauriaren aztarnak erakusten dizkie, hila izan zena eta orain agertzen zaiena bat bera dela adieraziz.erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean.21 Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet».22 Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua.23 Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».