1 Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.2 Jaunak Satani esan zion: –Nondik hator? Hark erantzun: –Harat-honat ibili naiz munduan zehar.3 Jaunak galdetu zion: –Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena. Arrazoirik gabe berari kalte egitera bultzatu ninduan arren, bere zintzotasunean tinko irauten dik.4 Satanek erantzun: –Daukan guztia ematen du gizakiak, larrugorri gelditzeraino* 2,4 larrugorri gelditzeraino: Jatorrizkoak esaera zahar itxurako esamoldea erabiltzen du: larrua larruagatik/larrua larruaren ordain., bere bizia salbatzearren.5 Baina luzatu eskua eta ukitu haren hezur-haragiak. Baietz madarikatu aurpegira!6 Orduan, Jaunak esan zion: –Konforme! Heure esku duk, baina errespeta iezaiok bizia.
Satanek Job bigarrenez probatu
7 Jaunaren aurretik alde egin ondoren, Satanek zauri gaiztoz bete zuen Job, oinazpitik buru gaineraino.8 Orduan, hazka egiteko teila-puska bat harturik, zabor artera joan zen* 2,8 zabor artera joan zen: H.h., hautsetan eseri zen edo bizitzen jarri zen. Job hiritik kanpora, zabortegi ondoan, jartzen da bizitzen, bere gaitzak kutsatu bihurtu baitu (ik. Lb 13,46).Job.9 Emazteak esan zion: –Zeure zintzotasunean iraun behar al duzu? Madarikatu Jauna, eta hil zaitez!10 Jobek erantzun: –Txoroak bezala hitz egiten duzu. Zoriona Jaunaren dohaintzat hartzen dugu. Eta zoritxarra, zergatik ez? Halaz guztiz, Jobek ez zuen bere ahoaz bekatu egin.
Joben lagunak
11 Joben hiru lagunek –Temango Elifazek* 2,11 Teman: Edomgo hiria, bere jakinduriagatik ezaguna (ik. Jr 49,7). // Elifaz: Edomgo leinuburuetako baten izena (ik. Has 36,4.10.11.15). Beste bi lagunen izenak eta aberriak ezezagunak ditugu., Xuaheko Bildadek eta Naamako Tzofarrek–, Joben zoritxarraren berri izan zutelarik, bisita egitea erabaki zuten atsekabean lagundu eta kontsolatzeko.12 Urrutitik ikusi zutenean, ia ezin zuten ezagutu ere, eta aiene bizian egin zuten negar. Jantziak urratu eta hautsa bota zuten beren buru gainera* 2,12 Penitentzia eta dolua adierazteko keinuak dira. Lagunek hiltzat jotzen dute Job..13 Zazpi egun eta zazpi gau eman zituzten berarekin lurrean eserita, hitzik ere esan gabe, ikusten baitzuten zein handia zen haren samina.