1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
Job
1 Jobek erantzun zuen:Job Jaunak desohoratua eta baztertua
2 «Noiz arte atsekabetu behar nauzueeta zeuen hitzez zanpatu?
3 Dagoeneko gehiegi* 19,3 gehiegi: H.h., hamar aldiz.iraindu nauzue.
Ez al zarete lotsatzen niri horrela erasotzeaz?
4 Huts egin dudala egia izanda ere,
neuri bakarrik dagokit hutsa* 19,4 neuri… hutsa: H.h., neurekin ematen du gaua nire hutsak..
5 Lotsatzen nauena aurpegiratuz,
ni baino hobeak zaretela uste baduzue,
6 jakizue Jainkoa izan dela nirekin bidegabe jokatu
eta bere sarean bildu nauena.
7 Bidegabekeria horren aurka egin dut oihu,
eta inork erantzun ez;
laguntza eskatu, eta justiziarik ez.
8 Berak itxi dit bidea, ez dut irtenbiderik,
nire ibilbideak ilunpetan utzi ditu.
9 Berak erantzi dit ohorea,
berak kendu duintasunaren koroa.
10 Alde guztietatik jo nau, akabo!
Zuhaitza bezala atera du nire itxaropena sustraitik.
11 Bere sumina piztu du ene aurka, etsaitzat hartu nauelarik.
12 Haren gudari-taldeak saldoan datoz,
nireganaino iristeko bideak egin
eta oihal-etxola inguratu didate.
13 «Senideak urrundu egin ditu niregandik,
lagunek ere arroztzat naukate.
14 Auzoko eta ezagunek huts egin didate,
etxean nituenek* 19,14 etxean nituenek: Hurrengo tx.etik hona aurreratua, erritmoa orekatzeko.ere ahaztu.
15 Neskameek arroztzat naukate,
kanpotartzat hartzen naute.
16 Morroiari dei egin
eta ez dit erantzuten, erregututa ere.
17 Emazteari berari ere nazkagarri zaio nire arnasa,
higuingarri natzaie neure odolekoei.
18 Haurrek ere mespretxatu egiten naute;
jaiki orduko, burlaka hasten zaizkit.
19 Higuindu egiten naute lagun guztiek,
nire aurka bihurtzen adiskide minenak ere.
20 Hezurra eta azala besterik ez naiz,
ozta-ozta jarraitzen dut bizirik* 19,20 Jatorrizkoan erabiltzen dituen irudien esanahia ulergaitza gertatzen zaigu..
«Nire hitzak idatziak geldituko balira»
21 «Errukitu, errukitu nitaz, ene adiskideok,Jainkoak berak zauritu bainau!
22 Zergatik pertsegitzen nauzue zuek ere, Jainkoak bezala,
zergatik ez zarete ni larrutzeaz aspertzen?
23 Ai, nire hitzak idatziak geldituko balira, liburuan ezarriak!
24 Edota burdinazko zizelaz eta berunaz
betiko grabatuak haitzean!
Joben itxaropena
25 «Nik badakit nire eskubidearen babeslea* 19,25 nire eskubidearen babeslea: 19,25-27 tx.en esanahia ez da argia, eta antzinatik hartu ditu interpretazio desberdinak. Norbaiten eskubidearen babeslea –askatzailea (israeldarra esklabo bihurtu denean, adibidez) edo mendekatzailea (norbait hila izan denean)– senide hurbilena zen, Israelgo antzinako zuzenbidearen arabera (ik. Lb 25,25; Rt 4,4). Nor da babeslea Joben kasuan? Ik. 16,19 oh. Noizko itxaro du Jobek bere justiziaren erreibindikazioa? Hil eta gero? Testua ez da aski argia galdera hauei erantzuteko. Dena den, pasarte honetan berpiztearen iragarpena ikusi ohi da.bizi dela,eta, azkenean, hautsetatik jasoko nauela.
26 Nire larruazal hau desegin ondoren,
gorputzik gabe* 19,26 gorputzik gabe: Beste zenbaiten iritziz, neure haragi berberaz edo neure haragian., Jainkoa ikusiko dut.
27 Neuk, bai, neuk ikusiko dut! Ez natzaio arrotz izango* 19,27 Ez natzaio arrotz izango: Beste zenbaiten iritziz, Ez zait arrotz izango..
Neure begiez ikusiko dut. Bihotza sutan dut ene barnean.
28 «Ni pertsegitzeko asmoa baduzue,
gaitzaren sustraia niregan dagoelakoan,
29 izan ezpataren beldur,
ezpatak zigortu egiten baititu erruak.
Horrela jakingo duzue badela epaiketa bat».