1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Egiptoren aurka
1 Egiptoren aurkako mezua.Hor dator Jauna Egiptora,
hodei bizkor baten gainean jarria.
Hura agertzean,
ikara dira Egiptoko idoloak,
adoregabe gelditzen egiptoarrak.
2 Honela dio Jaunak:
«Bata bestearen aurka
bultzatuko ditut egiptoarrak,
eta elkarren aurka
borrokatuko dira:
senidea senidearen
eta adiskidea adiskidearen aurka,
hiria hiriaren
eta erresuma erresumaren aurka.
3 Burua galduko dute
eta beren asmoak hautsiko dizkiet.
Orduan, idolo eta zorilariengana,
hildakoen espiritu eta aztiengana
joko dute kontseilu eske.
4 Baina nagusi gogor baten eskuetan
utziko ditut egiptoarrak,
errege bihozgabe* 19,4 errege bihozgabe: Egipton zeuden konponezin eta zatiketaz baliatuz, K.a. 712an Egipton etiopiar nagusigoa ezarri zuen Sabaka faraoiaz ari da.batek
menderatuko ditu».
Hala dio Jaun ahalguztidunak.
5 Niloko urak agortu egingo dira,
ibaia hutsik eta lehor geldituko;
6 ubideek kiratsa botako dute,
Niloren adarrak agortzeraino
jaitsiko dira,
kanabera eta ihiak zimelduko.
7 Nilo bazterretako
eta bokaleko ihitegia,
baita ibai ondoan
ereindako guztia ere,
ihartu egingo da
eta erabat galduko.
8 Arrantzaleak intzirika izango dira,
Nilon amua botatzen dutenak
aieneka,
uretan sarea zabaltzen dutenak
atsekabez.
9 Liho-langileak etsita geldituko dira,
nekromante eta ehuleak zurbil,
10 ehungileak lur jota,
langile guztiak* 19,10 langile guztiak: Ez dago argi jatorrizkoan zeintzuk diren zehatz 19,9-10 tx.etan aipaturiko lanbideak.gogo-galduta.
11 Bai eroak direla
Tanis* 19,11 Tanis: Niloren deltako hiria.hiriko buruzagiak!
Faraoiari ematen dizkioten
kontseiluak
kirtenkeriak dira.
Nolatan esan diezaiokete faraoiari:
«Jakintsuen ondorengo gara,
antzinako erregeen ondorengo?»
12 Non dira zure kontseilari jakintsuak,
faraoi?
Jaun ahalguztidunak
Egiptoren aurka dituen asmoak
iragar diezazkizutela, bada,
gauza badira!
13 Tanisko buruzagiak erotuak daude,
Menfisko* 19,13 Menfis: Egiptoko antzinako hiriburua, gaur egungo Kairotik hegoaldera km gutxira zegoena.buruzagiak engainatuak.
Oker daramate Egipto
bere eskualde-buruek.
14 Zorabio-haizea
sartu die Jaunak barruan:
bere egiteko guztietan
oker daramate Egipto;
eta hala dabil,
botaka eta balantzaka,
mozkor baten antzera.
15 Eta ezin izango du inork,
agintari nahiz kontseilari,
handi nahiz txiki* 19,15 agintari nahiz kontseilari, handi nahiz txiki: H.h., buru nahiz buztan, palmondo nahiz kanabera; ik. 19,13 oh.,
ezer onik egin Egipton.