1 Jainkoak hitz hauek* 20,1 hitz hauek: Hamar aginduak dira, dekalogoa. Dt 5,6-21 atalean beste era batean azaltzen dira. Hasiera batean, dekalogoa hamar formula laburrek osatzen zuten. Hebrearrek eta kristau-elizen tradizioek hamar aginduen banaketa era desberdinean egiten dute.esan zituen:2 «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena* 20,2 atera zintuena: Herri osoa zu bakar bat bezala hartzen da aginduetan. Era berean, zu hori herritar bakoitza ere bada..3 «Ez izan ni beste jainkorik.4 «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.5 Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra* 20,5 Jainko jeloskorra: Jainkoa jeloskorra dela esatea bere ondoan beste jainkorik ez duela onartzen esatea da, bera bakarrik aitortu eta zerbitzatu behar duela Israelek (ik. 34,14; Dt 4,24; 6,15).bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;6 baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.7 «Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.8 «Gogoan izan larunbata* 20,8 larunbata: Larunbata, atseden-eguna, Jaunak kreazioa burutu ondoren hartu zuen atsedenaren oroigarri da. Larunbataren beste zenbait motibazio Ir 23,12 eta Dt 5,12-15 tx.etan ditugu., Jaunari sagaratzeko.9 Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko;10 baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere.11 Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.12 «Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.13 «Ez hil inor.14 «Ez egin adulteriorik.15 «Ez ostu* 20,15 Ez ostu: Debeku honek zuzenean hauxe galarazten du: esklabo bihurtzeko pertsonak bahitzea (ik. 21,16). Hala ere, bidezko da agindua edozein lapurretari buruz ulertzea..16 «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.17 «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».