Ismaelen ondorengoak

(1 Kro 1,28-31)

12 Hona hemen Abrahamen seme Ismaelen ondorengoak –Ismael Sararen mirabe egiptoarrak sortu zion* 25,12 Agarrek sortua: Ismaelen jaiotza 16,1-6 atalean kontatzen da.Abrahami–. 13 Hauek dira Ismaelen semeen izenak: Nebaiot lehen-semea; ondoren, Kedar, Adbeel, Mibsam, 14 Mixma, Duma, Masa, 15 Hadad, Tema, Jetur, Nafix eta Kedma. 16 Horiek dira Ismaelen semeen izenak; hamabi buruzagi beste hainbeste leinurentzat; izen horiek eman zitzaizkien haien bizileku eta kanpalekuei ere.