Akaziasen erregealdia

(2 Erg 8,25-29; 9,27-29)

1 Jerusalemgo bizilagunek, Joramen ondoren, beronen seme gazteena, Akazias, izendatu zuten errege, seme zaharrago guztiak hil egin baitzituen arabiarrekin batera kanpalekura sartu zen basati-talde hark. Horrela, beraz, Judako errege Joramen seme Akazias gertatu zen errege. 2 Hogeita bi urte zituen errege izaten hastean eta urte bete izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Atalia* 22,2 Hogeita bi urte: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak berrogeita bi dio, baina ezinezkoa da, beraren aita Joramek berrogei urte baitzituen hiltzean. // Atalia: Omri Israelgo erregearen (1 Erg 16,23-28) ondorengoetakoa (biloba) eta K.a. 875etik 853ra Israelgo errege izandako Akaben (ik. 1 Erg 16,29 eta hur.) alaba zen.zuen izena eta Omriren alaba zen. 3 Akaben senitartekoen jokabide bera hartu zuen Akaziasek, bere amak okerrerako aholkuak ematen baitzizkion. 4 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Akaben senitartekoen antzera; izan ere, bere hondamenerako, bere ahaide haiek hartu zituen aholkulari, bere aita hil ondoren. 5 Hauen aholkuz joan zen Akazias, Akaben seme Joram Israelgo erregearekin batera, Galaadeko Ramot* 22,5 Galaadeko Ramot: Genesaret aintziraz hego-ekialdera mugan zegoen hiria; 6. tx.ean Rama deitua.hirian Siriako errege Hazaelen kontra borrokatzera. Baina siriarrek zauritu egin zuten Joram. 6 Hau Izreelera itzuli zen, Siriako errege Hazaelen kontrako borrokan Raman egin zizkioten zauriak sendatzera. Joramen seme eta Judako errege Akazias Akaben seme Joram ikustatzera joan zen Izreelera* 22,6 Izreel: Ik. 1 Sm 29,1 eta 2 Erg 8,29 oh.ak., zauritua baitzegoen hura.