Isaiasek Ezekiasi Jaunaren erantzuna adierazi

(Is 37,21-35)

20 Amotzen seme Isaiasek mezu hau bidali zion Ezekiasi: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Aditu dut Asiriako errege Senakerib dela-eta egin didazun otoitza. 21 Hona hemen zer diodan haren aurka:
«Mespretxu eta barre degizu,
Senakerib,
Sion neska gazte ederrak;
buruaz keinuka ari zaizu atzetik
Jerusalem hiri ederra* 19,21 Sion neska gazte ederrak: H.h., birjinak, Siongo alabak. // Jerusalem hiri ederra: H.h., Jerusalemgo alaba..
22 Nori egin diozu irain eta iseka?
Noren aurka jaso duzu ahotsa
eta altxatu begiak harro?
Nire aurka,
Israelen Jainko santuaren* 19,22 Jainko santua: Jainkoari izen hori ematea Isaiasen liburukoa duzu, gehienbat.aurka!
23 Ni, Jaun hau, iraindu nauzu
zeure mezularien bidez.
Hau esan duzu:
“Neure guda-gurdien oldarrez
mendi-gailurretara igo naiz,
Libanoko tontor hurbilgaitzetara.
Hango zedrorik tantaienak
eta zipresik bikainenak bota ditut.
Tontorrik garaienetara
eta basarterik itxienetara
heldu naiz.
24 Atzerrietan putzuak egin ditut
eta bertako ura edan;
oinpean zapalduz lehortu egin ditut
Egiptoko ubide guztiak”.
25 Baina ez al dakizu, Senakerib,
aspalditik neuk prestatua nuela,
antzinatik neuk erabakia
orain burutzen ari naizen hau?
Horregatik bihurtu dituzu
hiri gotorrak zabor-pila.
26 Haietako bizilagunak indarrik gabe,
ikaraturik eta buru-makur
utzi dituzu,
larre-belarra bailiran,
hazi baino lehen ihartua.
27 Badakit zure egintzen
eta nondik norako guztien berri;
badakit noiz zauden
amorru bizitan nire kontra.
28 Nire kontra amorruz zaudelako
eta zure harrokeria
nireganaino iritsi delako,
sudurrekoa eta ahokoa* 19,28 sudurrekoa: Asiriako baxuerliebeetan presoak sudur-zuloetan halako txinget edo zirgiloa –eraztun handi baten tankerakoa– daramatela ageri dira (ik. Ez 19,4.9). // ahokoa: Abereei, hezteko nahiz gidatzeko, ahoan ezarri ohi zaien galga (ik. Sal 32,9 eta Sal 141,3). Tx. honen beste itzulpen bat: Nire kontra duzun amorru horrengatik eta belarrietaraino heldu zaidan zure harrokeriagatik, sudurrekoa eta ahokoa…
ezarriko dizkizut,
etorri zaren bidetik itzularazteko».
29 Ondoren, hau esan zion Isaiasek Ezekiasi:
«Hauxe izanen duzu ezaugarri* 19,29 ezaugarri: Irudi hauek, garai mingots eta latz haien ondoren onaldia etorriko dela adierazten dute.:
aurten, alorrean utzitako hazitik
sortua jango duzu;
datorren urtean
bere kasa erneko dena;
baina hurrengo urtean,
erein ahal izango duzue
eta uzta bildu,
mahatsondoak landatu
eta mahatsa jan.
30 Judako erreinuan bizirik geldituak,
lurrean sustraiak botatzen
eta adarretan fruituak
ematen dituzten zuhaitz
izango dira berriro.
31 Izan ere, bakar batzuk
bizirik geldituko dira Jerusalemen,
onik aterako Sion mendian.
Jaunaren maitemin sutsuak
egingo du hori!
32 «Hau dio Jaunak
Asiriako erregeaz:
“Ez da hiri honetan sartuko,
ez dio gezirik jaurtiko,
ez ezkutuen babespean erasoko,
ez hiria hartzeko betelanik* 19,32 betelanik: Betelan edo aldapa hauek harresien kontra egin ohi ziren, horietatik igoz hiria aiseago hartu ahal izateko.egingo.
33 Etorri den bidetik itzuliko da;
ez da sartuko hiri honetan.
Hala diot nik, Jaunak.
34 Neuk gerizatuko dut
eta salbatuko hiri hau,
naizena naizenagatik
eta neure zerbitzari Davidengatik* 19,34 neure zerbitzari Davidengatik: Gertaera hauen garaian Jerusalem Jainkoaren Hiria zen eta Davidena; Hiri hartaz Jainkoak hitza emana zuen (ik. 8,19 oh.).”».