1 Kronikak 1 Suivant →

BELAUNALDI ZERRENDAK (1,1–9,34)

Uholde aurretikoak

1 Adam, Set, Enox, 2 Kenan, Mahalalel, Jered, 3 Henok, Matusalem, Lamek, 4 Noe. Noeren semeak* 1,4 Lehenbiziko bederatzi kap.etan jatorri-zerrendak emanez laburbiltzen da Adamengandik Davidenganainoko historia.: Sem, Kam eta Jafet.

Noeren semeen jatorritik sorturiko herriak

(Has 10,2-29)

5 Jafeten semeak: Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras. 6 Gomerren semeak: Axkenaz, Difat* 1,6 Difat: Has 10,3 tx.ean Rifat deritza; izan ere, R eta D hizkiak oso antzekoak dira hebreeraz.eta Togarma. 7 Jabanen semeak: Elixa, Tarsis, Kitim eta Rodanim. 8 Kamen semeak: Kux, Mitzraim* 1,8 Kux, Mitzraim: Zenbait itzulpenetan Etiopia, Egipto ageri dira., Put eta Kanaan. 9 Kuxen semeak: Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka; Raemaren semeak: Saba eta Dedan. 10 Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehen gizon boteretsua munduan. 11 Mitzraimek ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak, 12 patrostarrak, kasluhtarrak eta kaftortarrak sortu zituen; azken hauengandik datoz filistearrak. 13 Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen, 14 baita jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak, 15 hibiarrak, arkitarrak, sindarrak, 16 arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak ere. 17 Semen semeak: Elam, Axur, Arpakxad, Lud, Aram, Utz* 1,17 Has 10,23 eta grekozko antzinako itzulpenaren arabera, zerrenda Aram izenarekin bukatzen da eta hurrengoa honela hasten: Aramen semeak: Utz, Hul… Eta azkenaren izena Mexek., Hul, Geter eta Mexek. 18 Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber. 19 Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg zuen izena, hau da, «Zatiketa», haren garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan. 20 Joktanen semeak: Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah, 21 Hadoram, Uzal, Dikla, 22 Eval, Abimael, Xeba, 23 Ofir, Habila eta Jobab; hauek guztiak Joktanen seme ziren.

Abrahamen aurreko eta ondorengoak

(Has 11,10-26; 25,12-16)

24 Abrahamen aurrekoak: Sem, Arpakxad, Xela, 25 Eber, Peleg, Reu, 26 Serug, Nahor, Terah, 27 Abram, hau da, Abraham* 1,27 Abram… Abraham: Ik. Has 17,5 eta oh.. 28 Abrahamen semeak: Isaak eta Ismael. 29 Eta hauen ondorengoak: Nebaiot, Ismaelen lehen-semea alegia, Kedar, Adbeel, Mibsam, 30 Mixma, Duma, Masa, Hadad, Tema, 31 Jetur, Nafix eta Kedma. Hauek izan ziren Ismaelen semeak. 32 Abrahamek, Ketura bere ohaideagandik* 1,32 ohaide: Bigarren mailako emaztea, batzuetan legezko emaztearen mirabe izatera behartua (ik. Has 16,2 oh.)., honako seme hauek izan zituen: Zimran, Jokxan, Medan, Madian, Ixbak eta Xuah. Jokxanen semeak: Xeba eta Dedan. 33 Madianen semeak: Efa, Efer, Henok, Abida eta Eldaa. Hauek guztiak Keturaren seme izan ziren. 34 Abrahamek Isaak ere sortu zuen. Isaaken semeak Esau eta Israel* 1,34 Israel: Jakoben beste izena (ik. Has 32,29 eta oh.). Kronikak liburuetan Jakobi beti Israel deritza.izan ziren. 35 Esauren semeak: Elifaz, Reuel, Jeux, Jalam eta Korah. 36 Elifazen semeak: Teman, Omar, Tzefi, Gatam, Kenaz, Timna eta Amalek. 37 Reuelen semeak: Nahat, Zerah, Xama eta Miza. 38 Seirren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, Dixon, Etzer eta Dixan. 39 Lotanen semeak: Hori eta Homam. Lotanek arreba bat zuen: Timna. 40 Xobalen semeak: Alian* 1,40 Alian: Has 36,23 tx.ean Alban deritza., Manahat, Eval, Xefi eta Onam. Tzibonen semeak: Aia eta Ana. 41 Anaren semea: Dixon. Dixonen semeak: Hamran, Exban, Jitran eta Keran. 42 Etzerren semeak: Bilhan, Zaaban eta Jaakan. Dixonen semeak: Utz eta Aran.

Edomdarren errege eta leinuburuak

(Has 36,31-43)

43 Hona hemen Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik: Bela, Beorren semea, Dinhaba hirikoa; 44 Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa; 45 Jobaben ondoren Huxam, temandarren lurraldekoa. 46 Huxamen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa. Honek menderatu zituen madiandarrak Moab lurraldean. 47 Hadaden ondoren Zamla, Masrekakoa; 48 Zamlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa* 1,48 Rehobot-Naharrekoa: Hebreeraz nahar hitzak ibai esan nahi du; hemen, segur aski, Eufrates ibaia aipatzen du testuak.; 49 Saulen ondoren Baal-Hanan, Akbor-en semea; 50 Baal-Hananen ondoren Adar, Pau hirikoa. Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena. 51 Hadaden ondoren, leinuburuek gobernatu zuten Edom; hona hemen leinuburu haien izenak: Timna, Alia, Jetet, 52 Oholibama, Ela, Pinon, 53 Kenaz, Teman, Mibtzar, 54 Magdiel eta Iram. Hauek izan ziren Edomgo leinuburuak.