41 bi zutabe, zutabe horien buruan zeuden bi kapiteletarako bola bana; zutabeburuetako kapiteletan zeuden bola haiek apaintzeko sare bana;42 laurehun granada-fruitu, bi sareetan ezartzeko, bina lerro sare bakoitzean, zutabeburuetan zeuden kapiteletako bi bolak apaintzeko;43 hamar orga eta hauetan hamar ur-ontzi;44 «Itsaso» zeritzan uraska handia, eta beroni eusteko hamabi zezen;45 pertzak, hauts-palak eta isipu-ontziak. Hiramek, Salomon erregearen aginduz, Jaunaren etxerako egin zituen tresna hauek brontze leunduzkoak ziren denak.46 Jordango lautadan urtarazi zuen erregeak brontze hura, lurra buztintsua den tokian, Sukot eta Tzartan* 7,46 Sukot eta Tzartan: Jordan ibaiaz ekialdeko ertzean, Jerusalemdik 60 km-ra ipar-ekialdera zeuden hirixka hauek; hauetako lurrak oso egokiak ziren urtze-lanak egiteko.artean.47 Hain ugari eginarazi zituen Salomonek tresna hauek, ezen ezin baitzen jakin zenbat pisatzen zuen brontze-multzo hark.48 Era berean, Jaunaren etxerako behar ziren beste gauza guztiak ere eginarazi zituen Salomonek: aldarea, urrezkoa; eskainiriko ogiak jartzeko mahaia* 7,48 eskainiriko ogiak jartzeko mahaia: Ik. Ir 25,23-30; 37,10-16; Lb 24,5-9., urrezkoa;49 santutegiaren aurrean ezker-eskuin ezartzeko hamar argimutil, alderdi bakoitzean bost, urrezkoak; loreak, kriseiluak eta su-hatzak, urrezkoak;50 azpilak, labanak, isipu-ontziak, intsentsu-ontziak eta errautsontziak, urre hutsezkoak; santutegiaren aurrean zegoen sala handiaren aurreko ate-orpoak, urrezkoak.51 Salomonek, Jaunaren etxea eraikitzeko lan hauek guztiak bukatzean, bere aita Davidek sagaratuak ziren urrezko eta zilarrezko gauza eta ontzi guztiak bertara eraman eta Jaunaren etxeko altxortegian gorde zituen.