ISRAELGO ETA JUDAKO ERREINUEN HISTORIA (12,1–16,34)
Sikemgo batzarra
1 Roboam Sikemera joan zen, Sikemen* 12,1 Sikem: Antzinako toki hau (ik. Has 12,6; 33,18; Jos 24) garrantzitsua bilakatu zen israeldarrentzat. Pasarte honetatik aurrera, Israel izenak, maiz, Israel, hau da, iparraldeko erreinua, adierazten du (ik. 2 Sm 2,9 eta oh.; 4,1; 5,5).batzartua baitzegoen Israel herri osoa, bera errege izendatzeko. 2 Nebaten seme Jeroboam Egipton zen, Salomonengandik ihesi joana. Sikemgoa jakin zuen arren, Egipton gelditu zen* 12,2 Egipton gelditu zen: Grekozko eskuizkribu batzuek eta 2 Kro 10,2 pasarteak Egiptotik itzuli egin zen diote.. 3 Baina etortzeko dei egin zioten. Orduan, Jeroboam, israeldar biltzar osoarekin, Roboamengana joan zen, esatera: 4 –Zuen aita Salomonek uztarri astuna ezarri zigun. Arindu, bada, zuen aitak ezarri zizkigun morrontza gogorra eta uztarri astuna, eta zerbitzari izanen gaituzu. 5 Roboamek erantzun zien: –Zoazte orain, eta itzul zaitezte etzi. Eta jendeak alde egin zuen. 6 Roboam erregeak galdetu zien, beraren aita Salomon bizi zelarik haren zerbitzari izaniko kontseilariei: –Zer aholkatzen didazue? Zer erantzun behar diot jende honi? 7 Kontseilariek erantzun zioten: –Zeure herriaren zerbitzari egiten bazara, amore eman eta hitz onez erantzuten badiezu, zerbitzari izanen dituzu beti. 8 Roboamek, ordea, ez zuen aintzat hartu kontseilarien aholkua; baizik eta berarekin batera hazi ziren eta bere zerbitzura zituen gazteei galdegin zien: 9 –Zer aholkatzen didazue? Zer erantzun behar nioke, gure aitak ezarri zion uztarria arintzeko eskatu didan jende horri? 10 Erregearekin batera hazi ziren gazte haiek erantzun zioten: –Hona zer erantzun behar zeniokeen, zure aitak ezarri zion uztarria arintzeko eskatu dizun jende horri: «Nire atzamar txikia lodiago da gure aitaren gerria baino* 12,10 Nire atzamar… baino: Esaera honek zera adierazi nahi du: Salomon erregeak egin ziena ez zela deus ere izan, beraren seme Roboamek egingo zienaren aldean.. 11 Gure aitak uztarri astuna ezarri zizuela? Astunagoa ezarriko dizuet nik! Gure aitak larruzko zartailuz zigorkatzen zintuztela? Burdinazko muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!» 12 Hiru egunen buruan etorri zen Jeroboam, herri osoarekin, Roboamengana, beronek esana baitzien itzultzeko. 13 Erregeak oso zakar erantzun zion herriari, kontseilariek emana zioten aholkua aintzat hartu gabe, 14 eta gazteek emana ziotenari jarraiki. Hau esan zion jendeari: «Gure aitak uztarri astuna ezarri zizuela? Astunagoa ezarriko dizuet nik! Gure aitak larruzko zartailuz zigorkatzen zintuztela? Burdinazko muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!» 15 Erregeak, beraz, ez zion entzun jendeari, halaxe erabakia baitzuen Jaunak, Xiloko Ahias profetaren bidez Jaunak Nebaten seme Jeroboami esana betetzeko.Erreinua erdibitua
(2 Kro 10,16–11,14)
16 Israel herriak, erregeak kasurik ere ez ziola egiten oharturik, ihardetsi zion:«Ez dugu deus ere nahi Davidekin!
Ez dugu parterik nahi
Jeseren semearekin!
Zeuen etxoletara, israeldarrok!
Zaindu zeuk zeure etxea, David!» Horrela, bada, israeldarrak beren etxoletara joan ziren* 12,16 israeldarrak beren etxoletara joan ziren: Jerusalemgo errege Roboamengandik bereizi eta beste erreinu bat egin zutela adierazi nahi du esaera horrek, Israel erreinua, iparraldekoa alegia.. 17 Halere, Roboamek jarraitu zuen Judako hirietan bizi ziren israeldarren errege izaten. 18 Lanera behartuen arduradun zen Adoram* 12,18 Adoram: Segur aski pertsonaia hau 4,6 tx.eko Adoniram izenekoa bera da.bidali zuen Roboamek; baina israeldar guztiek harrika eman zioten eta hil egin zuten. Orduan, igo zen bizkor Roboam erregea bere guda-gurdira eta Jerusalemera joan zen ihesi. 19 Honela banandu zen Israel Daviden errege-etxetik gaurdaino. 20 Israeldarrek, Jeroboam itzulia zela jakin zutenean, biltzarrera deitu eta Israel osoaren errege izendatu zuten. Daviden errege-etxeari Juda leinuak beste inork ez zion jarraitu* 12,20 Tx. honek dioena ez dator bat 3. eta 12. tx.etan Jeroboami buruz esandakoarekin, non eta beste biltzarren bat aipatzen ez duen behintzat.. 21 Roboamek, Jerusalemera heltzean, Juda eta Benjaminen leinuetako jende guztia bildu zuen: aukerako ehun eta laurogei mila gizon ziren gudurako gai. Israeldarren aurka borrokatzeko asmoa zuen Salomonen seme Roboamek, erreinua berreskuratzeko. 22 Baina Jainkoak honela hitz egin zion Jainkoaren gizon zen Xemaiasi: 23 «Esaiozu Salomonen seme eta Judako errege Roboami, baita Juda eta Benjaminen leinuetakoei eta gainerako jendeari ere: 24 “Hau dio Jaunak: Ez joan zeuen senide dituzuen israeldarren kontra borrokatzera. Itzul bedi nor bere etxera, nire erabakiz gertatu baita gertatu dena”». Aditu zuten Jaunaren hitza eta itzuli egin ziren, Jaunak esan bezala. 25 Jeroboamek gotortu egin zuen Sikem hiria Efraimgo mendialdean eta bertan gelditu zen. Gero, handik irten eta Penuel* 12,25 Sikem: Dirudienez, Sikem zen Israelgo edo Ipar Erresumako lehen hiriburua, baina ez luzaroan. Gerora, Tirtza eta Samaria izango ziren. // Penuel: Jordan ibaiaz ekialdera zegoen hiria; Jakobek aingeruarekin izan zuen borrokaldia oroitarazten du (ik. Has 32,31 eta oh.).gotortu zuen.