Jaunak sasijainkoak eta sasiprofetak desegingo
2 Jaunak dio: «Egun hartan garbitu egingo ditut lurretik sasijainkoen izenak, ez da aurrerantzean haien aipamenik egingo; bota egingo ditut profetak, baita haiek kutsatzen dituen espiritua ere. 3 Norbait profeta-jardunean hasten bada, sortu zuten gurasoek berek esango diote: “Hil egin behar duk, Jaunaren izenean gezurrak iragarri ditualako”. Bere gurasoek zulatuko dute alderik alde, profeta-jardunean ari den bitartean. 4 Egun hartan, lotsatu egingo dira profetak beren profeta-jardunaz eta ez dira soingaineko iletsuz jantziko* 13,4 soingaineko iletsuz jantzi: Profeten janzkera berezia (ik. 2 Erg 1,8; Mt 3,4)., engainatzeko. 5 Esango dute: “Ni ez naiz profeta, nekazari baizik; lursailen jabe naiz gaztetandik* 13,5 lursailen… gaztetandik: Hebreerazko testua ez da argia.”. 6 Eta galdetuko diote: “Zer dituk, bada, soinean daramatzaan zauri horiek?” Eta hark erantzungo: “Neure maitaleen etxean* 13,6 Neure maitaleen etxean: Maitale hauek sasijainkoak dira; horien ohorezko ospakizunetan urradurak egin ohi zituzten gorputzean (ik. 1 Erg 18,28).zauritu naute”».Herri berria sortuko
7 Jaun ahalguztidunak dio:«Jaiki zaitez, ezpata,
nire artzainaren aurka,
nire laguntzailearen aurka.
Jo artzaina:
ardiak sakabanatu egingo dira,
txikienak ere jo egingo ditut.
8 Lurralde guztian, hirutatik bi kendu
eta hil egingo dira,
eta heren bat soilik geratuko da.
9 Heren hori sutan garbituko dut
zilarra garbitzen den bezala,
urrea arragoan bezala.
Hark dei egingo dit
eta nik erantzun egingo diot:
“Ene herri” esango dut,
“Jauna, ene Jainko”* 13,9 Ene herri, ene Jainko: Tradiziozko formula dugu itunaren burutzea edo, hemen bezala, berriztapena adierazteko.esango du».