1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Jaunarengana zuzendu, ez sasijainkoengana

1 Eskatu Jaunari
udaberriko euriak;
tximistak sortzen dituen Jaunak
bidaliko ditu euri-zaparradak,
emango dio
nori bere soroko fruitua.
2 Sasijainkoek, ordea,
erantzun hutsalak ematen dituzte,
igarleek
gezurrezko agerpenak azaltzen,
amets zoroak kontatzen,
baliogabeko pozbideak iragartzen.
Horregatik dabiltza galduak
noraezean,
artzain gabeko ardiak bezala.

Erbestetuak Jaunak herrira itzularaziko

3 Honela dio Jaunak:
«Artzainen aurka
pizten da nire haserrea,
nagusiei* 10,3 nagusiei: H.h., akerrei; akerra nagusi eta herri-gidarien irudi da; hemen, artzain eta nagusi tituluak errege atzerritarrei aplikatzen zaizkie.kontuak eskatuko dizkiet.
Nik, Jaun ahalguztidun honek,
zainduko dut neure artaldea,
Judako herria, eta zaldi ohoretsu
bihurtuko dut guduan.
4 Judatik aterako dira* 10,4 Judatik aterako dira: Hau da, herriaren buru eta gidariak ez dira aurrerantzean atzerritarrak izango.
beronen buruzagiak,
giltzarria bezain sendo,
kanpadendaren taketa bezain tinko,
guda-uztaia bezain gogor.
5 Gudari adoretsu izango dira,
kaleko lokatza bezala
zapalduko dituzte etsaiak guduan.
Ni, Jaun hau, beraiekin nagoelako
egingo dute borroka;
lotsatan utziko dituzte
etsaien zaldizkoak.
6 Judako herria
gudurako sendotuko dut,
Joseren ondorengoei
garaipena emango diet,
berriro aberrira eramango ditut,
haietaz errukitu naizelako,
eta sekula zapuztu ez banitu bezala
izango dira.
Jauna naiz ni, haien Jainkoa,
eta erantzungo diet haien erreguei.
7 Israeldarrak
gudaria bezain adoretsu izango dira;
alai egongo dira,
edanak baleude bezala;
hori ikustean,
haien seme-alabak alaituko dira,
poz-pozik jarriko dira
Jaunak egindakoagatik.
8 Txistua joko dut denak biltzeko,
neuk askatu baititut;
lehenago bezain ugari izango dira.
9 Atzerritarren artean
sakabanatu nituen,
baina han urrutian ere
gogoratuko dira nitaz,
seme-alabak haziko dituzte* 10,9 seme-alabak haziko dituzte: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak beren seme-alabekin bizirik iraungo dute dio.
eta itzuli egingo dira.
10 Egiptotik itzularaziko ditut,
Asiriatik bilduko;
Galaad eta Libanoraino* 10,10 Galaad: Palestinatik ekialdera dago; Libano, berriz, iparraldera.ere
eramango ditut,
eta, hala ere,
ez dute behar hainbat leku izango.
11 Haiek Egiptoko itsasoa* 10,11 Egiptoko itsasoa: Testuinguruaren arabera; hebreerazkoak Itsaso estua delako esamolde arraroa dakar.igarotzean,
itsas uhinak baretuko ditut,
Nilo hondoa agortu egingo da.
Asiriaren harrokeria
apaldua izango da
eta Egiptoren
aginte-makila kendua.
12 Neuk, Jaun honek, emango diet
indarra
eta nire izenean
egingo dute aurrera.
Nik, Jaunak, esana».