Sofonias 1 Hurrengoa →
1 2 3
1 Hona hemen Jaunak Sofoniasi zuzendu zion mezua, Amonen seme Josias* 1,1 Josias: K.a. 640tik 609ra izan zen errege. // Sofonias: Jeremias profetaren garaikoa da.Judako errege zela. Sofonias Kuxiren semea zen, hau Gedaliasena, hau Amariasena eta hau Ezekiasena.

JAUNAREN EGUNA (1,2–2,3)

Jaunak lur osoa zigortuko

2 Honela dio Jaunak:
«Lurrean den guztia suntsituko dut:
3 gizaki eta abere,
hegazti eta arrain.
Gaizkileei estropezu eragingo diet,
eta gizakia lurretik garbituko.

Jaunak Juda eta Jerusalem zigortuko

4 «Judaren aurka eta Jerusalemgo
bizilagun guztien aurka
luzatuko dut eskua.
Baalen* 1,4 Baal: Kanaandar jainkorik garrantzitsuenaren izena.kultuaren aztarnak
leku honetatik garbituko ditut,
baita haren zerbitzari eta apaizen
oroitzapena ere.
5 Etxe gainetan ortziko izarrak
gurtzen dituztenak garbituko ditut,
baita, ni gurtzeko zin-hitza emanik,
Milkom jainkoaren* 1,5 izarrak gurtu: Manases eta Amon erregeek astroen kultuari indar eman zioten Juda erresuman; mesopotamiar erlijioarena zen, berez, kultu hori (2 Erg 21,3-5.21-22). // Milkom jainkoa: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak beren erregea edo beren Melek dakar, hitza jainko baten izentzat hartzen duelarik. Milkom amondarren jainko nazionala zen (ik. 1 Erg 11,7.33).izenean
zin egiten dutenak ere;
6 orobat garbituko ditut,
niri, Jaun honi, bizkar emanik,
bilatzen ez nautenak
eta niregana jotzen ez dutenak».
7 Isilik Jainko Jaunaren aurrean,
Jaunaren eguna gainean baita!
Prestatua du Jaunak sakrifizioa* 1,7 sakrifizioa: Sakrifizioak hilketa eta otordua ditu berekin. Hilak izateko ala otorduan parte hartzeko gonbidatu ote ditu Jaunak? Ez da garbi azaltzen zein diren gonbidatuak.,
sagaratu ditu bertara deituak.
8 Honela dio Jaunak:
«Sakrifizio-egunean zigortuko ditut
buruzagiak eta erregearen etxekoak
eta atzerriko erara
jantzita dabiltzanak.
9 Egun hartan zigortuko ditut, baita,
atalarri gainetik salto eginez
tenplura sartzen direnak
eta beren Jaunaren etxea* 1,9 atalarri gainetik salto egin: Ez dakigu garbi esaera honen esanahia. Badaiteke idolatriazko usadioren bat izatea, 1 Sm 5,5 tx.ean ageri denez. // beren Jaunaren etxea: Tenpluari buruz esana bezala hartu dugu, baina beren nagusiaren etxe bezala ere uler daiteke.
gogorkeriaz eta iruzurrez
irabazitakoarekin
betetzen dutenak».
10 Honela dio Jaunak:
«Egun hartan garrasiak
izango dira Arrain-atean* 1,10 Arrain-ate: Hiriaren ipar-mendebaldeko sarrera zen; inguru horretan auzo berria eraikia zen.,
aieneak Hirialde Berrian,
burrunba handia mendixketan.
11 Egin aiene,
Hiri barreneko bizilagunak,
merkatarienak* 1,11 Hiri barren: H.h., Mortairu, Jerusalemgo auzoa. // merkatari: H.h., Kanaango herri; Kanaan hitzak merkatari esan nahi du.egin baitu,
dirudunak galduak baitira.
12 Orduan, kriseiluaz aztertuko dut Jerusalem,
kontuak eskatuko dizkiet
patxada osoan bizi direnei,
beren baitan diotenei:
“Jaunak ezin du ezer egin,
ez onik, ez gaitzik”.
13 Beren ondasunak
lapurtu egingo dizkiete,
etxeak hondatu.
Etxeak jasoko dituzte,
baina ez dira bertan biziko;
mahastiak landatuko dituzte,
baina ez dute
hango ardorik edango».

Gainean da Jaunaren haserre-eguna

14 Gainean da Jaunaren egun handia!
Gainean da, berehala dator!
Oihu garratzak izango dira
Jaunaren egunean:
ausartenak ere garrasi egingo du.
15 Haserre-eguna izango da,
larritasun- eta nahigabe-eguna,
hondamendi handiko eguna,
ilunpe- eta goibeltasun-eguna,
hodei- eta laino beltzaren eguna.
16 Turuta-hotsak eta guda-oihuak
izango dira egun hartan
hiri harresidun
eta dorre garaien aurka.
17 Honela dio Jaunak:
«Larritasuna sartuko diet
gizakumeei,
eta itsuak bezala ibiliko dira,
nire aurka bekatu egin baitute.
Hautsa bezala zabalduko dute
haien odola,
simaurra bezala
haien haragia».
18 Ezin izango dituzte
beren zilar-urreek ere salbatu
Jaunaren haserre-egunean:
haren grinaren sugarrak
lur osoa irentsiko du.
Beldurgarria benetan,
lurtar guztiak suntsituko baititu.