1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
94. (93.) SALMOA
Munduaren epaileari dei larria eta uste oneko aitorpena
1 Jauna, Jainko mendekatzaile!Ager zaitez, oi Jainko mendekatzaile!
2 Altxa, munduaren epaile hori,
emaiezu harroei merezi dutena!
3 Noiz arte behar dute gaiztoek, Jauna,
noiz arte behar dute gaiztoek garaile?
4 Noiz arte ahoberoak lotsagabe erronkan,
gaizkile guztiak harropuzturik?
5 Zure herria hauts egiten dute, Jauna,
zure ondarea zapaltzen,
6 alargun eta etorkinak hilarazi, umezurtzak txikitu.
7 Pentsatzen dute: «Jaunak ez du ikusten,
Jakoben Jainkoa ez da konturatzen».
8 Kontura zaitezte, bada, ergelok!
Zentzugabeok, noiz ulertu behar duzue?
9 Belarria ezarri duenak entzun ez?
Begia eratu duenak ikusi ez?
10 Herrien hezitzaileak zigortu ez?
Gizakiaren irakasleak jakin ez?
11 Badaki Jaunak giza asmoak hutsak direla.
12 Zorionekoa, Jauna, zuk hezten duzuna,
zeure legean eskolatzen duzuna.
13 Aldi txarren ondoren, lasai biziarazten duzu,
gaiztoentzat hilobia zulatzen duten bitartean.
14 Jaunak ez du bere herria zapuztuko,
ez bere ondarea bertan behera utziko.
15 Justiziaren arabera emango dira epaiak,
hari jarraiki ibiliko bihotz zuzenekoak.
16 Nork defendatu nau gaizto horien aurka?
Nor alde atera gaizkile horien kontra?
17 Jaunak lagundu ez balit,
herio-isilpean* 94,17 herio-isilpean: Hau da, Hildakoen Egoitzan (ik. 88,11. oh.; 115,17).nengokeen dagoeneko.
18 Erortzear nagoela uste dudanean,
zure maitasunak eusten dit, Jauna.
19 Bihotza kezkaz betea izan arren,
zeure kontsolamenduaz gozatzen nauzu.
20 Lagun izango ote dituzu epaile makurrak,
legea mespretxatuz zorigaitza sortzen dutenak?
21 Zintzoari erasotzen diote, hiltzeko,
errugabea heriotzara kondenatzen.
22 Baina nik Jauna dut ihesleku,
Jainkoa neure babes-harkaitz.
23 Beren bidegabekeriaren ordaina emango die,
beren gaiztakeriengatik suntsituko ditu:
gure Jainko Jaunak suntsituko ditu!