1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
52. (51.) SALMOA
Gaiztakeria-zalearekin eztabaida
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden poema. 2 Doeg edomdarra Saulengana etorri eta David Ahimeleken etxera joana zela adierazi zionekoa.3 Zergatik harrotzen zara gaiztakeriaz
eta jainkozalearen aurka oilartzen?* 52,3 Tx.a ez da argia jatorrizkoan eta itzulpen ezberdinak eman ohi dira.
4 Makurkeriak asmatzen diharduzu etengabe;
zure mihia labana zorrotza, maltzurkeria-zalea.
5 Maiteago duzu gaizkia ongia baino,
gezurra hizketa jatorra baino.
6 Hitz galgarri oro duzu maite, mihi-maltzur horrek!
7 Jainkoak berak suntsituko zaitu betiko,
zeure bizilekutik botako,
zure sustraiak bizidunen lurretik aterako.
8 Hori ikustean, harritu egingo dira zintzoak
eta barre egingo diote, esanez:
9 «Horra Jainkoa euskarritzat hartu ez zuena,
konfiantza bere aberastasunetan jarri
eta bere makurkerietan oinarritua!»
10 Nik, berriz, Jainkoaren etxean olibondo hezearen antzeko,
haren maitasunean dut konfiantza beti-betiko!
11 Beti goretsiko zaitut, ene Jainko, egin duzunarengatik;
beti ospatuko zaitut, zeure fededunentzat hain ona zarelako.