1 Jesus menditik jaitsi zenean, jende askok jarraitu zion.2 Legendun bat hurbildu zitzaion eta, aurrean ahuspezturik, esan zion: –Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.3 Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: –Nahi dut, izan zaitez garbi. Berehala, legena garbitu egin zitzaion.4 Jesusek agindu zion: –Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri* 8,4 garbitasunaren ezaugarri: Ik. Mk 1,44 oh..