← Aurrekoa Mateo 28

Jesusen piztueraren berria

(Mk 16,1-8; Lk 24,1-12; Jn 20,1-10)

1 Larunbata igaro eta asteko lehen eguna* 28,1 asteko lehen eguna: Gure igandea da.argitzean, Magdalako Maria eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. 2 Bat-batean, lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta gainean eseri. 3 Tximista zirudien eta haren jantzia elurra bezain zuria zen. 4 Hura ikustean, beldurrez dar-dar eta hilda bezala gelditu ziren zaintzaileak. 5 Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: «Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela. 6 Ez dago hemen, piztua baita, esan zuen bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia. 7 Gero, zoazte bizkor ikasleei esatera: “Hildakoen artetik piztua da eta zuen aurretik joango da Galileara; han ikusiko duzue”. Hau da esan behar nizuena». 8 Hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz eta poz-pozik, ikasleei berri ematera joan ziren lasterka.