21 Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalemera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan piztu egingo zela.22 Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion: –Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko.23 Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori: –Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo* 16,23 Oztopo: H.h., Eskandalu ik. Mk 6,3 oh.haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.