Pedrok Jesus Mesiastzat aitortu

(Mk 8,27-30; Lk 9,18-21)

13 Feliperen Zesareara* 16,13 Feliperen Zesarea: Ik. Mk 8,27 oh.iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei: –Gizonaren Semea nor dela dio jendeak? 14 Haiek erantzun: –Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat. 15 Jesusek galdetu zien: –Eta zuek, nor naizela diozue? 16 Simon Pedrok erantzun: –Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea. 17 Orduan, Jesusek esan zion: –Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork* 16,17 hezur-mamizko inork: H.h., haragiak eta odolak. Semitismo honek gizakia esan nahi du, berezko duen ahulezia azpimarratuz.agertu, zeruko nire Aitak baizik. 18 Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak* 16,18 harkaitz horren gainean: Grekozko Petros izena arameerazko Kefas (harkaitz) hitzaren itzulpena da. Aurrez ez zen izen propio bezala erabiltzen, eta I.B.an Jesusek Pedrori ezarritako izen berria bezala bakarrik erabiltzen da. Jatorrizkoan hitz-jokoa dago Petros izenaren eta petra (harkaitz) hitzaren artean; euskaraz, Harkaitz zara zu, eta harkaitz horren gainean… esango bagenu bezala. // herioaren indarrak: H.h., Hadesko ateak. Hades grekozko hitzak, hebreerazko Sheol-en kidekoak, Hildakoen Egoitza adierazten du. Ateak nagusitasuna adierazten du.ere ez du menderatuko. 19 Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da. 20 Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei.