1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Nor da Jesus? Zenbait iritzi

(Mt 14,1-2; Lk 9,7-9)

14 Jakin zuen Herodes* 6,14 Herodes: Herodes Antipas, Herodes Handiaren semea. K.a. 4tik K.o. 39ra izan zen agintari Galilean.erregeak Jesusen berri, honen izena oso entzuna baitzen. Batzuek zioten: «Joan Bataiatzailea hildakoen artetik piztu da; horregatik du mirariak egiteko ahalmen hori». 15 Beste batzuek, berriz: «Elias da». Eta beste zenbaitek: «Profeta da, antzinako profetak bezalakoa». 16 Iritzi hauek entzutean, honela zioen Herodesek: «Nik lepoa moztu nion Joan huraxe piztu da».