1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Zergatik mintzo den Jesus parabola bidez

(Mt 13,10-17; Lk 8,9-10)

10 Bakarrik gelditu zirenean, Hamabiekin batera Jesusekin zebiltzanek parabolen esanahiaz galdegin zioten. 11 Eta hark esan zien: –Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioa ezagutzea; kanpokoei, ordea, dena parabola bidez ematen zaie. 12 Zeren eta, Liburu Santuak dioen bezala,
ikusten dute, bai, baina ohartzen ez;
entzuten dute, bai, baina ulertzen ez;
horrela,
ez dira Jaunarengana bihurtzen
eta ez zaie barkatzen* 4,12 ez dira… barkatzen: H.h., ez daitezen bihozberri eta barkatuak izan. Emandako itzulpena, Markosen aipamenaren azpian dagoen arameerazko esaldia kontuan harturik eman da..