1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesus gurutziltzatua

(Mt 27,32-38; Lk 23,26.32-33.38; Jn 19,17-24)

21 Sorotik etxerakoan handik zihoan bat, Simon Zirenekoa (Alexandro eta Ruforen aita), Jesusen gurutzea eramatera* 15,21 eramatera: Kondenatuak berak eraman behar izaten zuen gurutzea, edo zeharkako egurra bederen, urkamendiraino.behartu zuten. 22 Golgota izeneko tokira eraman zuten Jesus (Golgotak «Burezur» esan nahi du). 23 Mirraz nahasiriko ardoa* 15,23 Mirraz nahasiriko ardoa: Juduek ohitura zutenez, oinaztatuei ematen zitzaien edari loarazlea.eskaini zioten, baina ez zuen hartu. 24 Josi zuten gurutzean, eta haren jantziak banatu egin zituzten, zer zeinentzat zotz eginez. 25 Bederatziak ziren gurutziltzatu zutenean. 26 Eta honela zioen kondenaren arrazoia adierazten zuen idazkunak: «Juduen erregea». 27 Jesusekin batera, bi lapur gurutziltzatu zituzten, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.(